Logo

Empleo Egunak - Mugaz gaindiko informazio jardunaldiak - Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea
 

Zatoz zure mugaz gaindiko lan eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa eskuratzera
AFOMEF_LANEAN_
 

18 RUE LEKU EDER
ZI DES JONCAUX
64700 HENDAYE
Hitzordua hartzea derigorrezkoa da
2025eko azaroaren 17 eta 18an, mugaz gaindiko hirugarren informazio jardunaldiak errezibituko ditugu Hendaian. Gertakari hau funtsezkoa da ondoko herrialdean lan egiten duen edo lan egiteko asmoa duen edonorentzat. Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak antolatzen du, mugaren bi aldeetako administrazio publikoekin lankidetzan, eta mugaz gaindiko langileen eta enpresen eskubide eta betebeharrei buruzko informazio erabakigarria ematea du helburu.

Ordutegia:

· Azaroaren 17a, astelehena: 9:30tik 13:00etara eta 14:30tik 17:00etara

· Azaroaren 18an, asteartea: 9:30tik 14:00etara

Bi egun horietan, eskumena duten erakunde publikoetako espezialistak izanen dira, zuen galderei erantzuteko, banakako hitzorduetan, gai hauei buruz:

Fiskalitatea (Gipuzkoako Ogasunarekin, Nafarroako Foru Ogasunarekin eta Ogasun Publikoko Zuzendaritza Nagusiarekin (DGFIP) - (zergekin, zerga egoitza bikoitzarekin, errenta aitorpenarekin, BEZarekin eta abarrekin zerikusia duten gaiak)
Gizarte segurantza – Gaixotasunaren laguntza (Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalarekin (INSS) eta Lehen Mailako Osasun Aseguruen Kutxarekin (CPAM))
Erretiroa (Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalarekin (INSS) eta Erretiro Aseguruen eta Lan Osasunaren Kutxarekin (CARSAT) – (erretiro-pentsioari lotutako gaiak, herrialdeen artean lan egindako aldien koordinazioa)
Lan legedia eta langileen lekualdatzea (Enplegu, Lan eta Solidaritateen Departamentuko Zuzendaritzarekin (DDETS), Ekonomia, Enplegu, Lan eta Solidaritateen Eskualdeko Zuzendaritza (DREETS), Gizarte Segurantzako eta Familia Laguntzetako Kotizazioen Bilketa Batasuna (URSSAF) eta Gizarte Segurantzaren Tesoreria Nagusia (TGSS), Frantziako lan zuzenbideari, kontratuei, lan baldintzei, atxikitzeari, kontratazio adierazpenei, gizarte kotizazioei, afiliazioei, aktibitate anitzari, aplikagarriak diren gaiei lotuak diren arazoendako)
Lan bilaketa eta mugikortasun profesionala (LANBIDE, Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta France Travail)
Langabezia kalte-ordaina (France Travail eta SEPErekin)
Laguntza sozialak Familien Laguntza Kutxarekin (CAF) eta INSSekin
Mugaz gaindiko enpleguarekin zerikusia duten beste gai batzuk? Gurekin harremanetan jar zaitezte, eskaeraren izaeraren arabera eskumena duen erakundera bidal zaitzaten.
 

Informazio pratikoak

Hitzordu bat nola hartu:

1. Kontu bat sortu:
Hasi kontu bat sortzen gure plataforman.

2. Organismo eta Ordutegi bat hautatu:
Hautatu hitzordua hartu nahi duzun organismoa eta hautatu komeni zaizun ordu tarte bat.

3. Hitzordu kopurua:
Behar bezainbat hitzordu har ditzakezu. Hitzordu bakoitza zure beharretarako da.

4. Zure Hitzorduen kudeaketa:
Zure SmartAgenda kontuan konektatu ondoren, zure hitzordu guzietarako sarbidea ukanen duzu. Aldatu, ezeztatu edo birprogramatu ditzakezu.

5. Iraupen berezia:
Erakunde bakoitzak hitzordu iraupen berezi bat du. Segurtatu iraupenari buruzko informazioa kontsultatzea, zure erreserba bukatu aitzin.

6. Galderak:
Zalantzaren bat baduzu, ez izan dudarik gurekin harremanetan jartzeko contacto@empleo-info.eu



AFOMEF_LANEAN_
LANEAN proiektuaren % 65 Europar Batasunak finantzatu du, INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programako AFOMEF proiektuen deialdiaren esparruan. POCTEFAren helburua Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaren integrazio ekonomikoa eta soziala bultzatzea da.
 

Sarbidea

18 RUE LEKU EDER
ZI DES JONCAUX
64700 HENDAYE


Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen egoitza
Leku Eder karrika, 18, Joncaux industrialdea, 64700 – Hendaia
 
Guide Employe
Guide Prestation
Kondu bat daukat

 Pasahitza ahaztu zait
Kondurik ez daukat

Oraindik ez duzu hitzordua baieztatu!
Erreserba prozesua amaitu behar duzu.

   Hitzordua erreserbatze bidean

Zure hitzordua



Mes prochains Rendez-vous